Morfologia Konputazionala Euskaraz, 35 urte
Research output: Chapter in Book/Report/Conference proceeding › Book chapter › Research
Artikulu honetan morfologia konputazionalaren garapena azalduko dugu, Ixa taldeak euskararako egindako aplikazioa azpimarratuz. Bilakaera historikoa jaso nahi izan dugu, teknologiaren bilakaera eta aplikazioen bilakaera uztartuz, beti euskararen gainean egindakoa adibidetzat hartuta. Teknologiaren bilakaerari dagokionez, ezagutzan oinarritutako ereduak ohikoak eta nagusi izan dira morfologian, baina hurbilpen estatistikoan, eta, batez ere, ikasketa sakonean oinarritutakoak, ugalduz joan dira azken urteetan, horietako asko datuak eta gramatikak eskuragarriak ez dituzten hizkuntzetarako (edo dialektoetarako). Aplikazioak direla eta, ezagunena eta erabiliena zuzentzaile ortografikoa da, baina irakaskuntzarekin edo bertsogintzarekin lotutakoak ere aipagarriak dira.
HITZ GAKOAK: morfologia konputazionala, zuzenketa ortografikoa, hizkuntz teknologi
Original language | Undefined/Unknown |
---|---|
Title of host publication | Miren Azkarateri esker onez |
Publication date | 4 May 2023 |
ISBN (Print) | 978-84-1319-536-0 |
ISBN (Electronic) | 978-84-1319-536-0 |
DOIs | |
Publication status | Published - 4 May 2023 |
ID: 374968790